Haurrak, eskolara hasten direnean, ama hizkuntzaren garapenean bide zati bat eginda daukate, gai da daukan adinari dagokion mezuak ulertzeko. Baina eskolara heltzen denean, egoera berrira egokitu behar da: bera ez da elkarrizketako protagonista nagusia, beste pertsona batzuei hitz egiten entzun beharko die, baina, aldi berean, testuinguru sozialak ugarituko zaizkio, imitatzeko eta esperimentatzeko egoera handiagoak eta berriagoak sortuko ditu. Beste hiztun berriekin topatuko denez besteen hizkuntza ulertzen saiatu beharko da. Eredu berriak imitatzen hasiko da. Horrela, joko sinbolikoa estimulu ezin hobea bihurtuko zaio, bere hizkuntza gaitasuna garatzeko. Prozesu hori gertatzeko Haur Hezkuntzako giroak eta jarduerak aukera ezin hobeagoak eskaini behar diete. Ikasleek hainbat jarduera aberatsetan parte hartzen dute, denboraren antolamendua oso egituratuta dago, eta ikasleek erraz “asmatzen” dute zer egin behar duten. Baldintza horiek oso onak dira hizkuntza ikasteko, ikasleek ondo ulertzen dutelako zer egin behar duten eta aukera dutelako ikasten ari diren hizkuntza hori praktikatzeko. Orain, beste herrialde batzuetako haurrak ditugu ikastetxeetan, beraz esan dezakegu kalean gaur egun ikusten dugun kultur eta hizkuntz aniztasuna geletara heldu dela.
2007-10-09
egilea Gotzone Larrabe en 07:12
etiketak
ama hizkuntza,
estimulua,
kultura.,
sozializazioa
Technorati tags:
ama hizkuntza,
estimulua,
kultura.,
sozializazioa
Blogalaxia tags:
ama hizkuntza,
estimulua,
kultura.,
sozializazioa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Bitakoran letra erabileran koherentzia gehiago agertu behar da. Jorrela irakurlegoen irakurketa erraztuko zenuke.
Bizitari hitza s-z da.
Publicar un comentario